2026ko Herriko bozak

momentu erabakigarria

Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren da ordezkatzen duten 28 Herriko Etxe lurraldearen metamorfosi ekologikoan engaiatuak

Ipar Euskal Herriko biztanleen %56 biltzen duten 28 herri Bizi! elkarteak proposaturiko Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengoaz kudeatuak izanen dira.
Elikatu, etxebizitza egokitu, mugitu, energiari menpekotasuna ttipitu, ekonomia birtokiratu eta ekiteko baliabideak hartu: Herriko Etxe hauek ezinbestekoak diren 19 neurritan engaiatu dira, etorkizun bizigarria bermatzeko, aldi berean denen ongizatea eta osagarria hobetuz.

9 lurralde polotan banatuak diren 28 herriak, ondokoak dira:

AiziritzeMaialen Etchegoin Miremont-en zerrenda.
Azkarateliste Philippe Etchenique
BankaMichel Oçafrain-en zerrenda.
BaionaJean René Etchegaray-en zerrenda.
Biarritz Serge Blanco-ren zerrenda.
BidarteEmmanuel Alzuri-ren zerrenda.
BokaleMathieu Horn-en zerrenda.
BezkoitzePascal Jocou-ren zerrenda.
ZiburuEneko Aldana-Douat-en zerrenda.
GabadiJean-Louis Prebendé-ren zerrenda.
Hazparne Isabelle Pargade-ren zerrenda.
Hendaia Kotte Ecenarro-ren zerrenda.
Itsasu Mizel Hiribarren-en zerrenda.
Jatsu Laurence Elissalde-ren zerrenda.
Mugerre Fabiene Hirigoyen-en zerrenda.
MuskildiMichel Aguergaray-ren zerrenda.
Izura Daniel Olçomendy-ren zerrenda.
BaigorriAntton Curutcharry-ren zerrenda.
Donibane GaraziLaurent Inchauspe-ren zerrenda.
Arrosa Roger Brust-en zerrenda.
Eiheralarre Jean-Michel Arrossagaray-ren zerrenda.
Donapaleu Pettan Ayçaguer-en zerrenda.
Senpere Christophe Jaureguy-ren zerrenda.
Hiriburu Alain Iriart-en zerrenda.
Sara Esteban Barneix-en zerrenda.
Urepele Xole Aire-ren zerrenda.
Urruña Sébastien Etchebarne-ren zerrenda.
Uztaritze Piero Rouget-en zerrenda.

Zergatik?

zutik

+3°C-ko berotze globalaren ibilbidean gara eta ekintzarako tartea ziztu bizian murrizten ari zaigu. Zinez beharrezkoa da indarrez eta determinazioz jokatzea gizadiaren etorkizun bizigarria bermatzeko.

Alta gure bizi-baldintzak hobetzen dituen eredu jasangarri eta sozialki justua posible da. Euskal Herrian eta munduan zehar. Gure lurraldea alternatiben eta erresistentzien lurraldea da aspalditik.

Bidegurutze batean gara. Herrien eta Euskal Elkargoaren barnean, hautetsiek ekintza-palanka franko dituzte beren esku, txarrena saihesteko. 2026ko martxoan, Ipar Euskal Herriko 158 herrietako hautetsiak hautatuko dituzte biztanleek. Zerrendei dei egiten diegu programa boluntaristak proposa ditzaten, herritarrei hauteskundeak aitzin mobiliza daitezen eta erronka ekologikoei buru egiteko gai diren hautetsien alde kontzientziaz bozka dezaten!».

Ekin dezagun

Datorren kargualdirako, erronka ekologiko eta sozialei buru egiteko neurri multzo bat proposatzen dugu. Hautagai zerrenda guziei dei egiten diegu proposamen horiek beren programetan sar ditzaten eta, 2026ko martxoan hautatuak badira, osoki plantan eman ditzaten.

Klimaren eta Euskal Herriko
biztanleen aldeko 2026ko ituna

6 arlo, 19 neurri

+3°C-ko berotze globalaren ibilbidean garela eta, gure Herrietan zein Euskal Elkargoan azkarki eta molde deliberatuan jokatu beharraz kontziente, herritarrei etorkizun bizigarri bat bermatzeko gogoz gure herrikideen ongizatea eta osasuna hobetuz, gehiengoak gure zerrenda hautatzen badu 2026ko martxoan, ondoko neurriak plantan ezartzeko engaiamendua hartzen dugu 2026-2032 kargualdian:

BIZILEKUA EGOKITU

1. Etxebizitza berriak sortu, denentzat eskuragarriak, lur eremu berririk kontsumitu gabe.

2. Muturreko egoera klimatikoei egokituriko etxebizitza erosoak eraiki eta berritu.

3. Bizi ingurune berdeagoa eta atseginagoa sortu.

ELIKATU

4. Elikadura ekoizteko lurrak babestu, tokiko laborantza herrikoi, biologiko eta dibertsifikatuaren faboretan.

5. Elikadura sanoa, tokikoa eta eskuragarria bermatu eskola jantokietan.

6. Biztanle bakoitzak kalitate oneko ur edangarri aski eskura dezakeela segurtatu.

MUGITU

7. Garraio publiko praktikoagoak eta egokiagoak garatu denentzat.

8. Bizi eta jarduera eremu nagusiak elkarri lotu, oinez eta bizikletaz segurtasunez mugitzeko aukera ematen duten instalazioen bidez.

9. Espazio publikoaren partekatze orekatuagoa antolatu eta oinezkoak, txirrindulariak zein garraio publikoak lehenetsi.

EKONOMIA BIRTOKIRATU

10. Tokiko monetaren erabilera orotara hedatu.

11. Ekonomia zirkularra garatu –konponketaren, berrerabilpenaren eta hondakinen murrizketaren bidez– tokiko enpleguaren faboretan.

12. Biztanleria kanpoko publizitatetik babestu.

ENERGIARI MENPEKOTASUNA TTIPITU

13. Kolektibitatearen energia-kontsumoa murriztu gastuak ttipitzeko.

14. Tokikoa, herritarra eta berriztagarria den energia ekoiztu burujabetza energetikorantz aitzinatzeko.

EKITEKO BALIABIDEAK HARTU

15. Politika ekologikoen koordinazioa bermatzeko aski jende eman (auzapezorde bat gutienez).

16. Biztanleei beren bizi ingurunean eragina duten erabakietan zinezko lekua eman.

17. Aitzinkontu berdea plantan ezarri kargualdiaren lehen urtetik beretik.

18. Hautetsiak eta herriko langileak erronka ekologiko eta sozialei buruz formatu kargualdiaren lehen urtetik beretik.

19. Erronka ekologiko eta sozialak bete behar dituen lurraldearentzat ekintzak planifikatu.

2026ko Itunaren neurri bakoitza ekintza zehatz batzuetan banatzen da, herriaren handitasunaren eta elkargoaren eskalaren arabarerako anbizio mailarekin.

Engaiatzeko, milesker osatzea, izenpetzea eta berriz itzultzea ondoko dokumentoa edo emailez hi*******@******gi.eu edo postaz, Bizi! Cordeliers-en karrikako 20., 64 100 Baionan.

2020-2026 kargualdia

Bizik Ipar Euskal Herriko 56 herrik 2020an kargualdia hasi dutenetik egin dituzten ekintza ekologikoen bilan-txostena argitaratzen du.

Orain arte ikusi ez den mailako desmartxa da, iritzi publikoa argitzeko xedea duena eta 2026ko hautagaien zerrendetan kontzientzia pizteko helburua duena, herrietako eta elkargoko hauteskundeak sei hilabeteren buruan iraganen direlarik.

Txosten osoak informazio guziak biltzen ditu: erronka nagusiak eta erronka bakoitzarentzat azterketa zehatzak, 56 herri-fitxak, eta eranskinetan dokumentu baliagarriak (metodologia, notazioen taulak).

16 orrialdeko bilan-sintesia, sarean eskuragarri baina baita paperean ere, emaitza nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat.

Grafikoak eta tresna interaktiboak sarean, norberaren herriko emaitzak ikusteko.

0

herri segituak

0 %

ordezkatzen duten biztanleri osoaren %koa

0

ekintza eremu

0

kargualdiko txosten

Urrats ttipiak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun: 2020-2026 kargualdiaren bilana deskubritu

Zure herriaren emaitzak deskubritu →

👏 Bizik Data for Good eskertzen du datuak denen esku ezartzeko egiten duen sekulako lanarentzat
https://dataforgood.fr/

ParteHartu

Aterabide franko toki mailan daude. Herritar gisa, kolektiboki gure Herria edo Hirigune Elkargoa bultza ditzakegu behar den heineko klima eta justizia sozialeko politika plantan emateko ekintzen bizkortzera.

Horregatik, Biziko Hitza Hitz batzordeak herritarren mobilizazioaren aldeko apustua egiten du eta herritar boluntarioak koordinatzen ditu beren komunitatean eta eskualdean inplikatzeko.

Zure lehentasunen eta denbora librearen arabera parte har dezakezu
→ Misio puntualetan parte hartuz
→ Lantalde batean sartuz